MAISUEN ARTEKO ELGOIBARKO NAZIOARTEKO XXIII. XAKE TXAPELKETA.

(SUSTAPENERAKO TXAPELKETA).

(2013ko abenduaren 15etik 21era, Elgoibarren).

 
 
 

2013-12-20: ZORTZIGARREN TXANDA.

 

Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) (3) – Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) (0): 0-1.

Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) (2) – Tanguy Ringoir (Belgika) (2.506) (4’5): 0’5-0’5.

Cristhian Cruz (Peru) (2.549) (4’5) – Aleksa Strikovic (Serbia) (2.529) (4’5): 1-0.

Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) (4’5) – Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) (3): 0’5-0’5.

Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) (5) – David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.397) (4): 0’5-0’5.

 

         CRISTHIAN CRUZ ETA GUSTAVO BARRENETXEA, TXANDAKO IZARRAK.

 

            Zortzigarren txandak ez dio aurrikusitako ildoari jarraitu. Tanguy Ringoir eta Dragan Paunovic faborito moduan agertzen ziren beren partidetan, oreka baten barruan. Oreka indartsuago izan da eta bai Angel Arribasek bai Oleg Romanishinek berdinketa lortu dute.

 

            Bestaldetik, Cristhian Cruz Aleksa Strikovic garaitzeko gai izan da. Horrela, Daniel Alsina harrapatu du buruan. Hain zuzen ere, Daniel Alsinak ezin izan dio irabazi David Astasio gasteiztarrari (torneo itzela egiten ari da hau).

 

            Beste partidan ere ustekabea gertatu da. Gustavo Barrenetxea, pieza beltzekin, Alejandro Francori nagusitu zaio. Bere lehenengo puntua da eta arnasa lasai hartu ahal izanen du. Francok, bestalde, ia ziur dauka eloa galtzea torneo honetan.

 

            SAILKAPENA.

 

1)    Cristhian Cruz (Peru) (2.549) – 5’5 puntu.

2)    Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) – 5’5 puntu.

3)    Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) – 5 puntu.

4)    Tanguy Ringoir (Belgika) (2.506) – 5 puntu.

5)    David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.397) – 4’5 puntu.

6)    Aleksa Strikovic (Serbia) (2.526) – 4’5 puntu.

7)    Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) – 3’5 puntu.

8)    Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) – 3 puntu.

9)    Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) – 2’5 puntu.

10) Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) – Puntu bat.

 

2013-12-21 (09:30): BEDERATZIGARREN TXANDA (AZKENA).

 

David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.397) (4’5) – Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) (3).

Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) (3’5) – Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) (5’5).

Aleksa Strikovic (Serbia) (2.529) (4’5) – Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) (5).

Tanguy Ringoir (Belgika) (2.506) (5) – Cristhian Cruz (Peru) (2.549) (5’5).

Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) (1) – Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) (2’5).

 

         LAU XAKELARIEN ARTEAN ERABAKIKO DA TITULUA.

 

            Estu-estu ibili da txapelketa eta estu-estu amaituko da. Daniel Alsina, Cristhian Cruz, Tanguy Ringoir eta Dragan Paunovic jokalariak dira titulua irabazteko aukera dutenak, azkeneko txanda hasi baino lehen.

 

            Oleg Romanishin eta Aleksa Strikovic saiatuko dira Daniel Alsina eta Dragan Paunovic balaztatzen. Tanguy Ringoirrek eta Cristhian Cruzek beren arteko dema daukate. Ringoir da lauetatik pieza zuriekin arituko den bakarra. Cristhian Cruzek agian nahiko izanen du berdintzea, baina hori ere ez da ziurra.

 

            Gustavo Barrenetxea bigarren garaipena lortzen saiatuko da Angel Arribasen aurrean. Ez du erraza izanen, nahiz eta espainiarra torneo honetan fin ibili ez den.

 

            David Astasiok eta Alejandro Francok hirugarren derbia jokatuta amaituko dute torneoa. Ez litzateke harritzekoa berdinketa egitea. Astasiorentzat emaitza ona da eta Francok ahalik eta txukunen torneoa amaitu eta ahaztea izanen du buruan.

 

            2013-12-20.

 

                Iturria: “http://chess-results.com/tnr119137.aspx?lan=2&art=2&turdet=YES&flag=30&wi=821” webgunea.